Blog bat egin, diseinatu eta konfiguratu
blogger.jpg
Castellano


Observa2.jpgIkusi bideo hau blogei buruz:


Blog-a gai jakin bati buruz arikuluak biltzen dituen Web orrialde bat da . Lehen tokian azalduko da artikulurik berriena. Artikuluak aukera ematen du irakurleek beren iruzkinak egin eta egileak horiei erantzuteko , hots , elkarrizketa bat izatea ahalbidetzen du. Web orrialde klasikoak bestelakoak dira , erabiltzaileek norabide bakarreko harremana bakarrik izan baitezakete , eskaintzen duten edukia irakurri edo deskargatu daiteke. Blog-etan berriz , bi norabideko harremana dago , ageri den edukia dela eta , argitaratutako artikuluen inguruan erabiltzaileak bere ñabarduak edo ekarpenak egin baititzake.
Blogak kolektiboak edo indibidualak izan daitezke , publikoak edo pribatuak . Blog pribatuak egileak erabakitzen dituen lagunek bakarrik irakur ditzakete. Egileak pasahitz bat hautatzen du blog-eko edukira sartu ahal izateko. Blog bakoitzaren erabilera eta gaiak askotarikoak dira : pertsonala , periodistikoa , enpresariala edo korporatiboa, teknologikoa , hezkuntzarekin lotua....
(Isidro Vidal - T.E. Gaiak 306. aldizkarian)


Irakurri 1. dokumentua jakiteko zer diren blogak eta blogen historia

Dokumentu honetan jakingo duzu zertarako erabiltzen diren blogak hezkuntzan.

Eta honetan ezagutuko dituzu Interneten dauden lekuak gure blogak egiteko

Zergatik erabiltzen dugu Blogger?

Aprovechamiento didáctico de los blogs (artikulua)

Para qué sirve un blog de aula (El Tinglado)

Planeta blogs de aula (agregador de blogs)

Blogs de aula (Juanma Díaz - Educacontic)

Qué es un blog de aula - EducaMadrid

La experiencia del blog de aula

IDEA.jpg


3 pausotan sortzen dira blogak Blogger zerbitzarian:


  • Kontu bat sortu behar duzu Googlen (eta Gmail kontu bat daukazunez lehenengo pausua eginda dago)
  • Jarri behar diozu izen bat zure blogari
  • Txantiloia ("Plantila") aukeratuko duzu
































































    Hau minutu batean egiten da eta bloga prestatuta izango duzu sarrerak sartzen hasteko. Dena kontrolatzeko Kontrol Panela ("Escritorio") daukagu

Panela.jpg

Hemendik dena kontrolatzen da. Pixka bat blogaren konfigurazioa eta diseinua ezagutu behar dituzu zerbait aldatzen jakiteko.

Konfigurazioan batez ere 2 fitxa kontuan hartu:
  • "Comentarios": jakiteko nork idatz ditzakeen iruzkinak
  • "Permisos": kontrolatzeko administratzaileak (zu), egileak (sarrerak idatziko dituenak) eta irakurleak.

Diseinuan ere 2 gauza kontuan hartu:
  • "Plantilla" aldatzeko fitxa
  • "Añadir un gadget" lekua: Hemendik gadget batzuk sar daitezke eta beti agertuko dira jarriko dituzun lekuan. Sarrerak, aldiz, kronologikoki agertuko dira.



tarea_1.jpg


Egin




1.jpgIrakurri hurrengo dokumentua



2.jpg
Aukeratu zure gustoko gai bat eta Blog bat sortu hurrengo estekan sakatuz: Blogger. Hiru pausuak bukatuta idatzi sarrera txiki bat testu batekin. Ez ahaztu Izenburua eta etiketa bat edo gehiago.



3.jpgSartu kontrol paneletik (Escritorio) konfigurazioan eta begiratu nork idatziko dituen iruzkinak ("Comentarios" fitxa). Gero "Permisos" fitxan egin egilea ("Autor") lagun bati (bidali behar diozu gonbidapena). Onartzen badu gonbidapena eta nahi izanez gero egiozu Administratzailea. Kontrolatu nork irakurriko duen bloga.


4.jpg
Bidali blogaren helbidea besteei (Gmail kontua erabiliz). Helbide guztiak jaso ondoren blogaren diseinua aldatuko duzu, ondorengo gadgetak sartuz (Diseño, Añadir un gadget):

Gadget1.jpgGadget2.jpg
1.- "Lista de blogs" (besteen blogak): blogak eta batez ere sartutako azken sarrerak ikusteko

Blogszerrenda.JPGAgregar.JPG
2.- "Etiquetas": Sarrera guztiak etiketatzen dira, gero gaika aukeratu eta ikusteko.
blogetiketak.JPGblogartxiboa.JPG

3.- "Archivo del blog": kronologikoki sarrerak ikusteko
4.- "Enlaces de suscripción" besteak zure blogean harpidetzeko (RSS puntuan ikusiko da).
harpidetu.jpg
Konprobatu nola geratzen diren gadgetak blogean

etiketak.jpg


RECURSOS.jpg
Sakondu


1.- Nahi baduzu sartu gadget gehiago: Actualidad (zure gaiari buruz Google Noticias lekuan agertzen diren berriak), Imagen edo Presentación, Barra de video, Encuesta, e.a.

2.- Diseinuan Goiburukoa geratzen da nahiko pobre. Nahi izanez gero alda dezakezu. "Cabecera de página" gadgeta aukeratu behar duzu. Baina lehenago irudi bat prestatuko duzu (eta honetan blogaren izenburua sartuta) goiburukoan jartzeko. Bi alternatiba emango dizkizut:
  • On line prestatzea irudia ondorengo webgunean: picnik
Picnik
View SlideShare presentation or Upload your own.

  • Adobe ImageReady programa erabiltzea (Photoshop programarekin instalatzen dena). Adibide batekin jakiteko nola egiten den, irakurri: