F.A.Q. - (maiz egiten diren galderak - preguntas más frecuentes)


  • Blogaren sarrera batean irudi bat kokatu eta gero nola lortu daiteke lotura bat jartzea irudiari?hau da, irudian klikaturik beste leiho zabaltzea, gure blogetik atera barik.
Lehenengoz esan behar da maila aurreratuago baten galdera dela eta ikastaro honetatik urrun geratzen dela , baina hala ere erantzuna utziko dizuet badazpada ere.
Azalpenak balio du edozein loturatarako, hau da irudi batean edota hitz edo esaldi batean ipintzen bada.
Lehen era arruntean jarri behar diozu lotura ,hau da , loturak ipintzeko daukagun botoiaz . Horretarako lehenengoz irudia , hitza edo esaldia hautatu behar da saguz eta gero botoi hori klikatu.
Ateratzen den leihoan idazten dugu helbidea . Demagun idatzi dugula "http://www.arrigorriagainstitutua.net" . Onartzen dugu.
Behin eginda bagoaz "Edición de HTML" atalera ("Redactar" botoiaren alboko lotura da) . Bertan bilatu beharko dugu hurrengo katea :
<a href="http://www.arrigorriagainstitutua.net/">
Orain "a" eta "href" artean idatzi behar dugu hauxe : target="_blank" .
Hau da , kate hori honela geratu behar da :
<a target="_blank" href="http://www.arrigorriagainstitutua.net/">
Orain web orria beste lehio batean irekiko da eta ez gure bloga dagoeneko orrian.
Espero dut argitu izana , bestela zuzenean azalduko dizut.


  • Grafikoa kalkulu orri baten egin dut eta txertatzea lortu dut, baina handiegia gelditzen zen blogean, orduan txikitzeko asmotan picasara igo eta gero gerokoa. Zer egiten dut handiegia gelditzen bada?
Kaixo berriro Bea , begira , Docs-ek holako kode bat ematen dizu :

<img src="http://spreadsheets.google.com/pub?key=pvWeYraAzDlli9zJT6Q58aw&oid=1&output=image" />

Ba , grafikoaren tamaina aldatzeko kode pixkat gehitu behar diozu aurrekoari , honela :

<img src="http://spreadsheets.google.com/pub?key=pvWeYraAzDlli9zJT6Q58aw&amp;oid=1&amp;output=image" width="186" height="164"/>

Fijatzen bazara bakarrik gehitu da output=image" ondoren hauxe :

width="186" height="164"

non width ZABALERA eta height ALTUERA diren . Eta zenbakiak pixelak dira . Frogatu ahal duzu pixel kantitate desberdinekin nahi duzun tamainara moldatzeko.


Beste modu bat da grafikoaren tamaina aldatzea kalkulu orrian bertan . Hau lortu daiteke grafikoaren ertzetan sagua kokatuz eta ezkerreko botoiaz arrastatuz.
Automatikoki grafikoaren tamaina aldatuko da blogean ere.

Hau ez zait oso metodo ona iruditzen zeren agian kalkulu orrian eduki nahi da tamaina bat eta blog edota beste web batean (wikian adibidez) beste tamaina bat.




Picasako diapositiben aurkezpena igotzen dut gure blogean eta bakarrik agertzen zait lauki bat x gorri batekin ezkerrean, zer egin dut txarto?

Ba al duzu Flash Player instalatuta ordenagailuan?




grafikoa segurazki ez dut txertatuko blogean, ez dakidalako nola egiten den grafiko bat, ez kezkatu , nire arazoa da eta. Baina kezkatzen nauena zera da, FORMULARIOA ezin dut txertatu nire sarrera,bertan pegatu eta bakarrik helbidea
Formulario txertatzeko , bideo eta aurkezpenekin bezala egin behar duzu. Egiten duzunean formulario bat , goian , eskuman , baduzu "Más acciones" izeneko botoi bat . Bertan klikatuz , "incrustar" aukera agertuko zaizu . Klikatu honetan eta emango dizu kode bat :
<iframe src="http://spreadsheets.google.com ........
Kopiatu eta blogean , "Edición HTML" atalean , itsatsi.