Castellano
docsslogo.jpg
Observa2.jpgGoogle Docs Googleren zerbitzua da, on-line gauzatu ahal izateko irakasleek gehien erabiltzen dituzten aplikazioak:
Testu-prozesatzailea.
Kalkulu-orria
Aurkezpenak.
Formularioak/Galdetegiak

Google Docs ean, konparti, argitara, webgunetara edo blogetara esteka dezakegu...


Hurrengo bideoan Google Docs eko oinarrizko hastapenak ikus daitezke.





IDEA.jpg


Google docs heziketa erabilpenak:



Erabiltzeko, beste aukera askoren artean, hauexek proposatzen ditugu:
  • Ikasleentzako lan proposamenak publikatu. Aplikazio honetan, ikasleek, azalpenak, ariketak edo lanen argibideak, begira dezakete.
  • Irakasleak, ikasleek egin dituzten lanak zuzendu ditzake, eta akatsak edo balorazioa adierazi.
Ikasle talde batek era kolektiboan dokumentuak sortu ahal ditu, eta irakasleentzat abantaila da, partaide bakoitzaren, dokumentuaren sormen eta historiala erregistratzen delako; honek taldeko zein bakarkako lanen balorapena errazten du. Ikasleek etxetik lan egin ahal dute: institutuko informatika gelan bertan egotea ez da beharrezkoa.
Elkarlanak beste pertsonengan eremu zabal batean, lanak ondo egiteko gogoa handitzen du, lankideak ikuspuntu berdinetik miatzen daudelako.
Hezkuntza zentroentzat beste abantailak daude: Software jabedun lizentziak erostea, ordenagailu bakoitzean instalatzea, banan-banan konfiguratzea eta gaurkotzea ez da beharrezkoa. Internetera konektatuta egotea baino ez da behar.


tarea_1.jpg












1.jpg

Google Docs era sartu, “gmail”en kontuaren izenaz eta dagokion pasahitzaz identifikatuko gara .


2.jpg

Dokumentu, kalkulu orria edo aurkezpen berriak sortu.


3.jpg
Beharko den informazioa idatzi


4.jpg
"Konpartitu" idatzita dagoen atalean klikatu eta elkarkide modura, erabiltzaileei (irakasle zein lankideei) gure dokumentuan parte har dezaten gonbidapena luzatu.






RECURSOS.jpg

Sakondu





tarea_2.jpg
Ariketak


Ariketa 1: Testu dokumentua

· Idatzi edo igo testu bat Google Docs - Documentos de texto-ra.
· Dokumentu hori konpartitzeko bidali "irakurle bezala" irakasle eta ikastaroko gainontzeko partaideei.
· Elkarrekiko wikian argitaratu artikulu bat.Google Docsen igotako dokumentuarekin zerikusirik duena. Artikuluaren gehigarri modura, Google Docsera igotako dokumentuarekin lotu edo hiperesteka egin dokumentuarekin.
· Gaiak zuen arloari buruzkoa izan beharko du.

Ariketa 2: Diapositiba aurkezpena egin.
· Google docs atalean diapositiba aurkezpen bat egin.
· Ariketa egin duzuela adieraziz, Wikian egin komentario bat zure aurkezpenarekin elkartuz hiperesteka baten bidez.

Ariketa 3: Konpartitzeko aurkezpena
E-postaz, Google Docs en egindako aurkezpena konpartitzeko jasoko duzue.
· Egin diapositiba bat bertan zuen izena sartuz.