castellano
Web 2.0
web20-2.jpg




Observa2.jpg

Nahi baduzu textu osoa deskargatu dezakezu, bertan agertzen diren lekuetarako loturez.
IDEA.jpg
Orain arteko web estatikoak atzera utziz kontzeptu berri bat azaldu da interneten : Web2.0. Hala ere, zaila egiten da adiera hau esplikatzea internet-en dabilen pertsona arrunt bati. Hortaz saiatu egingo gara termino hau deskribatzen:

"Web 2.0 bezala pertsonak konpartitu eta sortzen laguntzeko web aplikazio errazei deritzogu"

Web 2.0 web-ean oinarritutako 2. belaunaldiko zerbitzuen multzoa definitzeko kontzeptua da.
Zerbitzu hauek nabarmentzen dituzte : elkarlan online , interaktibitatea eta erabiltzaileen artean edukinak konpartitzeko aukera.
Web 1.0 : norabide bakarreko komunikazioa
Web 2.0 : bi norabideko komunikazioa


external image web10_20.gif

Egia da multzo guzti honetan web edukien sormena eta komunikazioa direla garrantzitsuenak eta web tresna hauek bidea
erraztu egiten dutela sormen hau sustatzeko.

Mugimendu guzti honen barnean hainbat web aplikazio berri agertu dira eta hauek dira bere ezaugarri garrantzitsuenak:
- Gauza sinpleak egiten dituzte
- Partehartzea sustatzen dute
- Errazak dira erabiltzeko
Erraztasun honek jende gehiagok erabiltzea sustatu du eta edukien garapen emankorragoa izatea. Hainbat adibide daude Web 2.0erako web aplikazioei buruz eta ia pentsa dezakegun guztia egin daiteke hauekin. Adibide batzuk honako batzuk dira:

- Markatzaile Sozialak: Hauen helburua informazioa sailkatzea da. (del.icio.us, blinklist...)

- Irudien Partekatzea: Irudiak sortu eta igotzen dira beste guztiek erabili edo ikus ditzatzen (Flickr , Picasa , ...)

- Hasierako Orriak: Internet-en sartzen zarenean lehen begiradan ikusi ahal izateko gehien interesatzen zaizuna (igoogle , netvibes, ...)

- Ofimatika Aplikazioak: Era desberdinetako ofimatika aplikazioak ordezkatzen dituzte eta aukera ematen du fitxategiak gordetzeko eta sailkatzeko (Google Docs , Zoho,...)

- Tokiak Mapetan kokatzea: Bakoitzak gustoko dituen tokiak mapa batean markatzen ditu (Google Maps, Tagzania...)

- Blog eta berrien agregatzailea: Nahiago dituzun blog-ak eta berriemaileak sailkatzeko (Google Reader)

- Musika gordailuak: Irratia eta musika desberdinen sailkapena (Goear)

- Online Egutegiak: Bertan zure egutegiak kudeatu eta besteenak ikusi ditzakezu (Google Calendar)

- Bideoen Partekatzea: Zure bideoak igo eta besteek ikusi ahal ditzakete (YouTube)

- Online Inkestak: Hauek diseinatu eta nahi duzun pertsonei pasa diezaiekezu (e-encuesta)

- Blogak: Textu edo artikuluak biltzeko eta era kronologikoa aldizka eguneratuta . (Blogger, Wordpress, ..)
- Wikiak: Era errezean editatu daitekeen webgune kolaboratibo mota bat. ( Wikispaces...)

Etorkizunean Idazmahaiko ohizko aplikazioak ordezkatuko dutela gero eta argiago dago.


Maalakoparkean blogetik moldatuta.





RECURSOS.jpg

Sakondu



  • Jordi Adell Donostian. Web 2.0ren gainean asko eta ondo hitz egiten du


  • Aurkezpenak





Web 2.0
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: tailerrak2.0 web2.0)



  • Web 2.0 lekuen katalogo oso. Flash-ean eginda eta bakoitzak zertarako balio den jakiteko soilik "klik" egin behar da gainean.

go2web20.jpg